Amaitutako produktua
Produkzioa
Hornitzaile onenekin lan egiten dugu zure inprimaketak, errotulazioak, formatu handiko lanak eta merchandisinga ekoizteko.
01
Inprimategia eta packaging-a
Katalogoen, liburuxken, txartelen, bulegoko papergintzaren, posterren eta beste formatu batzuen inprimaketa digitala eta offset inprimaketa. Hainbat inprentarekin lan egiten dugu, eta gure esperientziari esker, inprimatzeko eta akaberak egiteko aukera desberdinak ditugu. Horrela, lan bakoitzerako produkzio-baliabide egokienak aukera ditzakegu, zure erosotasunerako, kalitatean, prezioan eta epeen kudeaketan arreta berezia jartzeko.
02
Errotulazioa
Errotulazio egokia ezinbestekoa da. Errotuluek, gure kokapena adierazteaz gain, bezeroen arreta erakartzen dute, eta gure marka-irudia indartzen dute. Kopilanen, fatxadetarako, ibilgailuetarako eta seinaleetarako errotuluak ekoizteaz eta instalatzeaz arduratzen gara, eta prozesu osoa kudeatzen dugu. Aukerak eta aurrekontuak aztertuko ditugu, diseinua planteatuko dugu, simulazio bat egingo dugu eta, berretsi ondoren, instalazioa koordinatu eta gainbegiratuko dugu.
03
Formatu handiak eta erakustokiak
Era guztietako aukerak ditugu erakusketa, azoka, seinaletika, dekorazio eta saltokietarako. Formatu handiak inprimatzen ditugu, adibidez, olanak, biniloak eta material zurrunak. Era berean, karpa pertsonalizatuak, banderak, photocall-ak eta banner-ak kanpoaldeko ekitaldietarako; eta barrualdekoetarako diseinu standak, modularrak, erakusmahaiak, roll-upak eta pop-up dekorazioak. Ideiak eta inspirazio bila bazabiltza, kontsultatu gure katalogoak.
04
Opariak eta merchandising-a
Gure esperientziaz baliatzen gara zure irudira egokitzen diren produktuak eta pertsonalizazio teknikak aukeratzeko. Opari, merchandising, agenda eta egutegi fabrikatzaile marka onenen katalogoak kontsulta ditzakezu. Hainbeste aukeraren artean zalantzan bazaude, jar zaitez gurekin harremanetan eta pozik lagunduko dizugu.
05
Arropa pertsonalizatua
Kalitate handiko markak ditugu lanerako, egunero jazteko zein kirolerako arropak, eta arreta berezia ematen diogu jantzien erosotasunari eta kalitateari. Guztiak pertsonalizatu daitezke, bai kopuru handietan, bai txikietan. Mota guztietako arropak eta kolore aukera handia dutenak ditugu zure irudia aplikatzeko.