Zerbitzu integrala
360º
Irudiaren
kudeaketa
Enpresentzako komunikazio eta marketin proiektuak garatzen ditugu. Diseinu eta komunikazio estudio bat gara, eta irudi korporatiboa garatzeko behar dituzun zerbitzu guztiak eskaintzen ditugu. Era guztietako proiektuak kudeatu eta gauzatzen ditugu, eta hainbat zerbitzu zentralizatzen ditugu zure erosotasunerako.
Web Diseinua
Webguneak sortzeko zerbitzu integrala ematen dugu, bezero bakoitzaren beharrei erantzuteko: webgunea diseinatzen dugu, beharrezko edukiak sortu eta alderdi guztiak kudeatzen ditugu, posizionamendua eta onlineko marketina esaterako.
Diseinu grafikoa
Diseinu grafikoko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Irudi korporatiboa sortzen eta garatzen espezializatuta gaude, baita diseinu editorialean eta maketazioan ere. Gure sormen eta esperientzia guztia aplikatzen dugu komunikazio-materialak sortzeko.
Argazkiak eta bideoak
Argazkigintza eta ikus-entzunezko produkzioa ezinbesteko tresnak dira edozein enpresarentzat. Era guztietako erreportajeak egiten ditugu, argazkiak zein bideo korporatiboak, prozesu industrialak, eraikuntza, merkataritza eta ostalaritza.
Azokak eta ekitaldiak
Gure bezeroekin elkarlanean aritzen gara ekitaldiak antolatzen eta azoketan, ate irekietan eta erakusketetan parte hartzen. Kudeaketaz arduratzen gara, eta mota guztietako aukerak eskaintzen ditugu, bai barruko, bai kanpoko ekitaldietarako.
Ekoizpena
Produktu bukatua eskaintzen diegu bezeroei. Hainbat hornitzailerekin elkarlanean jarduten dugu, lan bakoitzerako produkzio-bide egokienak hautatzen ditugu eta arreta berezia jartzen dugu kalitatean, prezioan eta epeen kudeaketan.
360º kudeaketa
Bezero bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzu integrala ematea da gure helburua eta haien komunikazio-estrategiak garatzea. Gero eta bezero gehiago dira gugan konfiantza dutenak, beraien irudia osorik kudeatu dezagun.































Kopilan Comunica
Kopilan Comunica 15 urte baino gehiagoko esperientzia duen diseinu grafiko eta komunikazio estudioa da, Elgoibarren kokatua (Gipuzkoa). Luzaroan ari gara gehien gustatzen zaiguna egiten, 360º-ko zerbitzua ematen, non funtsezko zerbitzu guztiak eskaintzen ditugun, enpresek merezi duten irudia izan dezaten. Badakigulako zure enpresaren atzean asko dagoela kontatzeko, eta munduari hori erakustea merezi duelako.
Komunikazioan eta marketinean espezializatutako profesionalen sare bat sortu dugu. Beharrezkoak diren tresnak jartzen ditugu zure eskura irudi korporatibo sendoa lortzeko eta zure produktuak eta zerbitzuak xede-talde publikoari helarazteko.