Irudi korporatiboa

Diseinu Grafikoa

Buruan duzun edozein ideia gauzatzen dugu, logotipoak, katalogoak, publizitatea eta irudikatzen duzun guztia.

Logotipoen diseinua eta restyling-a

Ekitaldi eta azoketarako grafikoak

Argitalpen-diseinua eta maketazioa

Kartelak eta ilustrazioak

Katalogo inprimatuak eta digitalak

Publizitatea, prentsa eta sare sozialak

Laguntza behar duzu zure irudi korporatiboarekin?

Diseinu grafikoa & Irudi korporatiboa

Diseinu grafikoko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Irudi korporatiboa sortzen eta garatzen espezializatuta gaude, baita diseinu editorialean eta maketazioan ere. Gure sormen eta esperientzia guztia aplikatzen dugu edukiak eta komunikazio-materialak sortzeko, zure irudi korporatiboa oharkabean geratu ez dadin eta bere helburuak bete ditzan. Lehiakideengandik bereiztea eta marka indartsu gisa kokatzea ezinbestekoa da gure enpresen osasun onerako.

 

Irudi korporatiboa elementu bisual bat baino zerbait gehiago da, logotipoa, eslogana eta kolorea baino zerbait gehiago. Elementu abstraktuagoak ere hartzen ditu bere baitan, hala nola, erabiliko diren komunikabideak, horietan erabiltzen den hizkuntza eta transmititzen diren balioak. Hori guztia markari balioa emateko eta lehiakideengandik bereizteko beharrezkoa den estrategiaren parte da, gure bezeroek gu ezagutu eta gogoratu gaitzaten.

 

Kopilan Comunica
Ibaitarte industrialdea 5 behea
20870 - Elgoibar (Gipuzkoa)
T. 943 74 35 51
kopilan@kopilan.com