Giltza eskura
Azokak & Ekitaldiak
Ekitaldiak, azokak, ate irekiak, showroom eta erakusketak. Guztiaz arduratzen gara, antolakuntzatik standak diseinatu eta eraikitzeraino, esperientzia paregabeak sortzeko.

Gure bezeroei ekitaldiak antolatzen, azoketan, ate irekien jardunaldietan eta erakusketetan parte hartzen laguntzen diegu. Mota guztietako aukerak dauzkagu, barrualdeko zein kanpoaldeko ekitaldietarako: standak, erakustokiak, altzariak, roll-upak, photocallak, banderak eta mota guztietako displayak.
Azoketan parte hartzerakoan, prozesu osoa errazten dugu, antolatzaileekiko kudeaketaren eta koordinazioren ardura hartzen dugu. Stand-en muntatzaile eta eraikitzaileekin lan egiten dugu, eta era guztietako diseinu eta aurrekontuak proposatzen ditugu.
Ekitaldiaren sustapena egiten dugu bezero potentzialen artean, baita ekitaldiaren argazki-erreportajeak eta bideoak ere. Katalogoak, enpresa-opariak eta bisitariei emateko beharrezkoak diren marketin-materialak ere prestatzen ditugu.
BIEMH makina-erremintaren azoka.
Berkoa Machine Tools.
Euskadiko XXII. Vending Jardunaldiak.
EVE – Euskadiko Vending Elkartea.
Kirol-tiroaren eguna Diman (Bizkaia).
Norica Airguns.
Ekitaldi eta azoketarako aukerak