Ikus-entzunezko zerbitzuak

Argazkiak & Bideoak

Zure marka sendotzen dugu, zure ibilbidea benetan kontatuko duten
argazki eta bideo korporatiboekin.

Argazkien, bideoen, ikus-entzunezkoen eta beste formatu batzuen produkzioa ezinbesteko tresna da edozein enpresaren komunikaziorako. Irudi eta sekuentzia horietan, denok ikusi ahal izango dute nortzuk zareten, zer egiten duzuen, eta horrek guztiak dakarren pasioa erakutsiko diozue munduari.

Kopilaneko instalazioetan, Elgoibarren, argazki-estudioa dugu produktu eta zerbitzuen argazkiak eta bideoak egiteko baliabide ezberdinekin. Gure bezeroen instalazioetara ere joaten gara era guztietako erreportajeak egiteko, bai argazkigintzakoak, bai bideo korporatiboak, industria-prozesuei, eraikuntzari, merkataritzari eta ostalaritzari buruzkoak. J.Berbel Estudioarekin dugun lankidetzari esker, argazkiak eta bideoak dronen bidez grabatzeko zerbitzua eskaintzen ditugu, eta, horretarako, pilotu titulua eta beharrezko aseguru guztiak ditugu.

Bideo korporatiboa.
Talleres Tximi.

Bideo korporatiboa.
MTE Milling Machines.

TA-1000 CNC tornua.
Berkoa Machine Tools.

Deba eta Mutriku arteko pasealekuaren eraikuntza.
Urbycolan.

Vending ekitaldia Euskadin 2022.
EVE – Euskadiko Vending Elkartea.

Produktuaren bideoa: Viriatus BP.
Norica Airguns.

Gure bideo guztiak ikusi nahi dituzu?

Ikus-entzunezko zerbitzuak: argazkiak eta bideoak

Argazkien, bideoen, ikus-entzunezkoen eta beste formatu batzuen produkzioa ezinbesteko tresna da edozein enpresaren komunikaziorako. Tresna horien artean, gero eta pisu handiagoa dute bideoek eta bestelako formatuek, animazioak esaterako, publikoaren arreta hobeto bereganatzen dutelako eta gure mezua erraz transmititzen dutelako. Horiei esker, fabrikazio-prozesuak eta produktuak erakusten ditugu, giza balioari garrantzia ematen diogu eta bezeroei konfiantza eta hurbiltasun handiagoa transmititzea lortzen dugu.

J.Berbel Estudioarekin batera, ezkontza, jaunartze, amatasun, familia eta era guztietako erreportaje pertsonalak ere egiten ditugu. Haien webgunera sar zaitezke lan horiek hobeto ezagutzeko, argazki dibertigarri, original eta desberdinekin batez ere, berezko izaerarekin.

Kopilan Comunica
Ibaitarte industrialdea 5 behea
20870 - Elgoibar (Gipuzkoa)
T. 943 74 35 51
kopilan@kopilan.com