Irudiaren kudeaketa
360º irudia
Zure enpresaren irudia kudeatzen eta zaintzen dugu, eta zerbitzu integrala eskaintzen dugu. Lagundu eta bizitza errazten dizugu.

Norica Airguns

SMZ

Berkoa Machine Tools

EVE - Euskadiko Vending Elkartea

Labrador Tools

Grupo Elcoro
Laguntza behar duzu zure irudi korporatiboarekin?
Irudiaren kudeaketa 360º
Kopilanen bezero bakoitzaren beharretara egokitutako 360º-ko zerbitzua emateko helburua dugu, eta komunikazio eta marketin estrategiak garatzen laguntzen dugu. Gero eta bezero gehiago dira konfiantza gugan jartzen dutenak, beraien irudiaren kudeaketa oso bat egin dezagun, etengabe lan egiteko beraien irudiaren garapenean eta erabiltzen dituzten komunikabideetan.
Bezero bakoitzaren araberako lan-planak proposatzen ditugu, eta enpresako lantaldearen parte moduan lan egiten dugu; izan ere, horrela hobeto ezagutzen ditugu haien produktuak, zerbitzuak eta beharrak. Horri esker, modu jarraituan eta eraginkorragoan landu ditzakegu komunikazio eta marketin estrategiak.

















