Irudi korporatiboa

Logotipo eta paper-korporatiboaren diseinua

Ipar Group enpresa taldeak: Ipar Maquina, Ipar Control eta Ipar Spindle enpresak barne hartzen ditu.

Makina erremintaren sektorean zerbitzu globala eskaintzen dute, eta Itziarrren (Deba, Gipuzkoa) dute egoitza. Enpresa hauen logotipoen bektorizazioan eta prestaketan lagundu genuen, baita katalogo, karpeta korporatibo, bisita-txartel, gutunazal eta bestelakoen diseinuan ere. Makineriaren argazkiak egin genituen hainbat katalogo eta poster diseinatzeko, azoketan erakusle gisa parte hartzen dutenean, haien standak apaintzeko.