Webgunearen eta katalogoaren diseinua

Eusko Machining enpresarentzat egindako katalogo eta webgunea

Eusko Machining enpresaren webgunearen eta katalogoaren diseinua.

Enpresa Bergaran dago, eta pieza handi zein ertainen mekanizazioan jarduten du, baita tresneriaren muntaketan ere. Enpresarako hainbat komunikazio-elementu sortzeko beharra dela eta, irudi-ildo berberari jarraitzea erabaki genuen, bai enpresako papergintzarako eta katalogorako, bai webgunerako (www.eusko.es) Modu horretan, irudia bateratu eta indartzeko. Kontuan hartuta zerbitzuak merkatu zabal batean eskaintzen dituela, komunikazio-elementu guztiak hainbat hizkuntzatan prestatu genituen.